top of page

María Montessori

Montessori Italian Medikuntzan lizentziatu zen lehen emakumea izan zen, eta filosofiatik, psikologiatik eta antropologiatik edan zuen pedagogiara iritsi aurretik, humanista handia zen, kristaua eta feminista. 1898an arazoak zituzten haurrekin lanean hasi zen, eta han ikusi zuen ume haien problema ez zela medikoa, pedagogikoa baizik.

 

Haiei laguntzeko behatzen hasi zen, haurren natura ulertu nahian. 1907an lehen Haurren Etxea ireki zuen Erroman, eta bi urte geroago Montessori-gida izateko lehen ikastaroak eman zituen, eta mundu mailan hasi ziren eskolak irekitzen. Italian bertan zabalkunde handia izan zuen Montessorik idatziriko pedagogiak, Benito Mussolinik haurrak entrenatzeko erabili baitzuen haren metodoa, eta halatsu Adolf Hitlerrek Alemanian, Montessorik berariaz Mussoliniren laguntza ukatu zuen arte, eta bi diktadoreek euren herrialdeetako Monte-ssori-eskola guztiak itxi arte. Montessorik Kataluniara ihes egin behar izan zuen, eta ordutik hainbat lekutan, hala nola, Herbeheretan, AEBetan, Indian... bizi izan zen.

​

Maria Montessorik honela zehaztu zuen bere pedagogiaren muina: “Hezkuntza berriaren oinarria haurraren beharrak kontuan izan eta, bere bizitza osoki gara dezan, premia haiek asetzea da”. Hezkuntza tradizionalaren helburua “haurra etorkizun batean bizi behar zuen bizitza sozialerako prestatzea” zela zioen Montessorik, “Haurra ez da ez giza-pertsonalitate, ez gizaki-sozial gisa hartzen, etorkizunean nor izatera iritsiko den izaki bat da, eta formatua ez dagoen bitartean, pedagogia zaharrarentzat, haurra ez da ezer. Baina ez, haurrak nortasun askea du, gizaki guztiek bezala”.

bottom of page