top of page

Aldi sentiberak

 

Zer da Aldi Sentibera?

​

Montessorik zioen haurrek sentiberatasun bereziko garaiak igarotzen dituztela, 0-6 bitarteko epean haurrek adimen xurgatzailea dutela zioen, interes eta jakinmin bereziko etapak, “haurrek gaitasun eta posibilitate handiak erakusten dituzten garaiak dira. Esate baterako, haur bat une batean ariketa konkretu batean interesatzen da biziki, adinean aurrerago eginaraztea alferrekoa litzatekeen jardueran. Energia guztia ariketa zehatz horretan kontzentratzen duenean, haurra denbora luzez murgiltzen da jardueran eta zehaztasun eta pazientzia ikaragarriz exekutzaten du, helduak ere imitatu ezingo lukeen zehaztasunez.

 

Garai sentibera horretan funtzio bat beregana dezake, edo gaitasun batez modu perfektuan jabetu daiteke, esate baterako, garai batzuetan soilik barneratzen dira hizkuntza baten soinuak, eta jabe daiteke hizkuntzaz betiko primeran. Hezkuntzan garai sentibera hauek baliatzen baldin badira, emaitza ikaragarriak lortzen dira, inteligentziaren progresio jarraiari eta uniformeari loturiko aurreiritziekin zerikusirik ez dutenak”.

​

Montessori-gidak, behaketaren bidez garai horiez jabetu eta haurren garai bakoitzeko interesa elikatu behar dute aproposa den materiala, jarduera edo ekintza proposatuz. Horixe da, Aiurriko lau giden arabera, hezkuntza-sistema honen erronkarik zailena, “unean-unean haur bakoitza nola dagoen behatzea, zer interes duen eta nola elika daiteken aztertzea eta proposamen estimulagarri bat egitea” 

​

​

Bere hezkuntza-helburua lortzeko, eta haurrek garai sentibera bakoitzean duten interesa elikatzeko, printzipio didaktiko batzuk ezarri zituen Montessorik: Espazioaren antolaketa, ingurune eta material egokitua haurren interesen arabera (garapen-aldi bakoitzari loturiko interesa), eta haurrarengan zentraturiko didaktika (aktiboa beraz, indibiduala eta ikertzailea).

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

bottom of page